Skip to main content

XIII. Berbagunea: Abusu Ikastolako ordezkariak euskaraz gozatzen Azkuna Zentroan

Irudia
berbagunea

Atzo, azaroaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroak XIII. Berbagunea hartu zuen, euskararen erabilera kalean zabaldu eta euskaltzale zein euskara ikasten ari direnen arteko solasaldiak sustatzeko helburuarekin. 

Aurten ere, Abusu Ikastolak ez du hitzordu garrantzitsu honetan hutsik egin. Gure ikastolako ordezkari gisa Zaloa, Katalin eta Ainhoa joan ziren Azkuna Zentrora, eta saioan zehar giro ezin hobeaz, solasaldi dibertigarriez zein elkarrizketa aberasgarriez gozatzeko aukera paregabea izan zuten. 

Solasaldi ezberdinetan parte hartuz, esperientzia oso gozagarria bizi izan zuten jende berria ezagutuz eta euskaraz elkarrekin hitz eginez. 

Eskerrik asko hirurei ikastolaren izena eta euskara hain gogoz zabaltzeagatik!

Azken albisteak

Azaroan sartzearekin batera, ikastolako patioa elkar entzuteko, adierazteko eta ulertzeko espazio bihurtuko dugu, jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez! 
Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.
Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.