Skip to main content

Hilabete eta gaubela literarioa Abusu Ikastolan

Irudia
Gaubela

Martxoan zehar hilabete literarioa ospatu dugu. Izan ere irakurketa jakintza ororen oinarri da, eta heziketa prozesuan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Abusu Ikastolan. Horregatik, hilabetean zehar hainbat ekintza egin ditugu Ikastolan.

Maratxoaren 6tik hasita, goizero 10 minutuko irakurketa burutu dugu ikasgeletan lau asteetan zehar. Liburu-azalen lehiaketa ere jarri dugu martxan. Atxikitako dokuemtuan daude lehiaketaren emaitzak. 

Eta martxoaren 30ean, osteguna, hilabeteari amaiera borobila emateko III. GAUBELA LITERARIOA ospatu dugu ikastolan bertan. Hemen ekimenak utzitako argazkiak!

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan