Skip to main content

Euskararen alde Azaroaren 4an denok Bilbora!

Irudia
Euskararen alde

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Deialdiaren inguruko informazio guztia ondorengo estekan aurkituko duzue: https://kontseilua.eus/oldarraldia/mobilizatzera-deia 

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioaren harira, hainbat ekintza burutuko dira Ikastolan datozen egunetan. Besteak beste, manifestaziorako elkarretaratzea egingo dugu, Abusu Ikastolan 16:00etan eta Abandoibarra tranbia geltokian 16:30etan, denok elkarrekin bertaratzeko Euskalduna jauregira. Ekarri zuen zapi eta kamisetak eta argi utzi dezagun euskararen aurkako erasoen aurrean Abusuko kideok euskararekin bat egiten dugula!

Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!

 

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: