Skip to main content

Iñaki Zubizarretaren hitzaldia

Irudia
Inaki Zubizarreta

Azaroaren 22an Ikastolan ospatuko dugun Kiva egunaren harira, Iñaki Zubizarretaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu 17:30etan Abusuko Zentro Soziokulturalean (Olatxu 4).

Saskibaloi jokalari ohia da Iñaki Zubizarreta. 11 urte zituela, bere irakasle batek isolatu egin zuen, oso altua eta indartsua izateagatik, besteei min egingo zielako beldurra baitzuen honek. Ikasgelatik kanpo, era guztietako irainak jasan zituen ikaskide talde batengandik, eta bere buruaz beste egitea pentsatu zuen. “Oso mutiko lotsatia nintzen, konplexuz betea, beldur asko nituen. Ez nuen neure burua onartzen, ezta nire espazioa aurkitzen mundu honetan ere. Munstruo bat banintz bezala sentitzen nintzen”.

Zorionez, saskibaloiak zituen gaitasunak garatzeko aukera eman zion, eta kirol horrekin profesional gisa jokatu zuen ACB Ligan. Gaur egun, ACBrekin kolaboratzen du "Bullying-aren aurka dihardugu" kanpainan, eta ikastetxeetara eta institutuetara joaten da gazteen artean sentsibilizazio-hitzaldiak ematera; izan ere, bere hitzetan "erruduna da erasotzen duena baina baita onartzen duena ere".

Hitzaldiaren helburua eskola esparrutik haratago doan arazo bati beharrezko ikusgarritasuna ematea da; familia, pertsona eta gizartea zeharkatzen baititu honek.

Hitzaldira bertaratzeko beharrezkoa izango da inprimaki hau betetzea hilaren 17a baino lehen: https://forms.gle/J8xh6FtHzNXsuDED6 

Azken albisteak

Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.