Skip to main content

DBH 4. mailako ikasleek EITB Maratoian

Jakina denez, 2016tik EITB Maratoia antolatzen da urtero, eta aurten, minbiziaren ikerketaren aldeko Maratoi jendetsu eta arrakastatsua eraman da aurrera Minbiziaren aurka Aukera Berriak lelo izanik. Ekintzen artean, etenik gabeko 16 orduko lasterketa bat antolatu zen eta bertan izan ziren DBH 4. mailako ikasleak ordubetez korrika egiten. 


Xabier Salillas, lasterketa soliadario erraldoia burutu zuen lasterkaria, EITBren Bilboko egoitzatik irten zen Miribillarantz. Behin Miribillara heldu zela, bere ondoan korrika egitea erabaki zuten talde, elkarte eta ikastetxeak zain zeuden; eta noski, Abusu Ikastolak ez zuen minbiziaren kontrako babesa erakusteko aukera paregabe hura galdu nahi izan. Minbizia, modu batean edo bestean, guztioi eragiten digun gaixotasuna da, eta pertsona, ikasle, Ikastola eta gizarte garen heinean, minibiziaz sentsibilizatu beharra dugu.

 

Azken albisteak

Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan
Gaur, irailak 8, Abusu Ikastolako ateak zabaldu dira berriro ere.