Skip to main content

Guk Korrika, zuk, zergatik ez? ekimena Aitor Paredes-ekin

Irudia
guk korrika

Pasadan asteazkenean, martxoak 13, hamaika ikasle lotu ziren ikastolako sarreran goizeko 8:20etan Guk korrika, zuk, zergatik ez? proiektuari hasiera emateko. Goizaren freskotasunak ez zuen gure ikasleen ilusioarekin bukatu, Aitor Paredes Athleticeko futbolaria etorriko baitzen gurekin batera korrika egitera. 

Gauzak honela, kamiseta txuri-gorriak, alaitasun aurpegiak, eta urduritasuna pittin batek izan ziren bizi zitekeenak. Aitor noiz agertuko zelaren zain geundela, Abusuko ate handitik sartu eta jarraian joan ziren korrika egitera. Ikastolaren paraje ederretatik, alegia, ibai ertzetik buelta eman eta 15 minututan guztiak zeuden bueltan ikastolan. 

Goizetan kirola egiteak ondorio ezin hobeak dauzka osasunean eta ez soilik arlo fisikoan. Klasera joan aurretik kirola egiteak arreta gaitasunak hobetu, antsietatea eta urduritasunarekin bukatu eta eguna energia handiagorekin hastera lagutzen du. Eta hori da proiektu honen helburua, ikasleen osasunean eragitea. 

Lehen egun honetan Aitor Paredes izan genuen ekimena bultzatzeko, orain gure esku dago egitasmoarekin jarraitzea. Ekin diogun korrikari! Ekin diogun bizitza osasuntsuari!

 

* Bideo-laburpena ikus dezakezu hemen sakatuz gero. 

 

 

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: