Skip to main content

Martxotik Ekainera burutuko diren jarduerak

Irudia
Martxotik Ekainera burutuko diren jarduerak

Abusu Ikastolan gure proiektua etengabe hobetzeko egunero lan egiten dugu. Horregatik, ikastolako komunitatearen funtsezko zati gisa, datozen hilabeteetan abiatuko ditugun ekintzen eta proiektuen gutzien berri eman nahi dugu. 

Hori guztia gure plan estrategikoarekin bat dator. Plan horrek sei ildo estrategiko garatu nahi ditu, gure hezkuntza-proiektuaren izaera, nortasuna eta balioak garatzeko.

Hona hemen datozen hilabeteetan egingo ditugun ekintzen laburpena:

  • Martxoaren 9tik 15era: Erasmus+ proiektuaren baitan DBH3ko ikasleen eta Frantsesen arteko elkartrukea
  • Martxoaren 13an: Guk korrika, zuk zergatik ez? Aitor Paredes futbolariaren laguntzarekin
  • Martxoaren 14an: Korrika hasierara Irunera euskalunpekin (ikasleen euskara taldea).
  • Martxoaren 21ean: Korrika Abusutik pasatzen da 16ak aldera (gure kilometroa 1824 da)
     
  • Apirilean: Apirila Literarioa. 11an JUUL bozketa.
  • Apirilaren 13tik 19ra: Erasmus+ proiektuaren baitan DBH 4. mailako ikasleak Holandara doaz elkartrukean.
  • Apirilaren 18-19an: Gaubela HH5etik LHra eta Familia Gosaria (HHtik LHra)
  • Apirilaren 21etik 27ra: Aste Kulturala Auzoan
  • Apirilaren 27an: Kantu Bazkaria TXEROKIAK taldearekin.
  • Apirilean: Ametsetako Abusu Ikastola gurasoekin. (eguna zehazteke)
     
  • Maiatzaren 2-3an: Gaubela eta Familia Gosaria DBHko ikasleentzat.
  • Maiatzaren 19an: Abusu Ikastolak euskarari 1000 baietz!
     
  • Ekainaren 8an: Abusu Ikastolako Jaia

 

 

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.