Skip to main content

LH 3. mailako ikasleak Ibaizabal ibaia garbitzen

Irudia
Ikasleak erreka garbitzen

Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrek, irakasle eta familiekin batera, Ibaizabal ibaia garbitu zuten Maiatzaren 3an, tokiko ekosistema zaintzen lagunduz eta ingurumenaren zaintza sustatuz.

Proiektu bukaerako ekimena izan da honakoa. Hilabete batez “Nola egiten dute?” proiektuan egon dira ikasleak murgilduta eta ibaia garbitzea proiektua borobiltzeko aukera bikaina izan da. 

Izan ere, proiektu honek iraunkortasunerako eta ingurumen-hezkuntzarako ikuspegi integrala eta kolaboratiboa islatzen du, eta Garapen Jasangarriko Helburuetara (GJH) oso errotuta dago. 

  • 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza. Abusu Ikastolan argi daukagu hezkuntza gela eta liburetatik haratago doala, eta honakoan, gure proiektua benetazko ekintzetan isaltu nahi izan dugu. 
  • 6. helburua: Ur garbia eta saneamendua. Ibaiaren garbiketaren bidez gure ibaiak garbi mantentzen laguntzen dugu. 
  • 13. helburua: Klimaren aldeko ekintza. Argi dago klima aldaketak arazo larriak dakarrela eta funtsezkoa da ikasleen zein helduen inplikazioa eta ekintzak arazoarekin bukatzeko. 
  • 14. helburua: Itsaspeko bizitza. Kasu honetan ibaiaren garbiketak, bere baitan bizi diren espezie, animali, landare eta fauna zaintzeko ekintza ezin hobea da. 
  • 15. helburua: Leorreko ekosistemako bizitza. Ibaia ez ezik, ibaiertzaren zikinkeria garbitzen ibili ziren ikasleak ere. 
  • 17. helburua: Helburuak lortzeko aliantzak. Batera lan eginez gehiago lortzen dugula argi dago, honakoan, Ikasleak, gurasoak eta Ikastola batu dira ekimena batera aurreratzeko. 

Azken albisteak

Hara!GUra 2030” gure Estrategia Planaren barruan, lehentasunezko proiektua da beste gizarte-eragile, mugimendu eta erakundeekin aliantzak sortzea.
Otsailaren 4an, Zirimolak (Ikastolen Aisialdi Taldeak) 2026ko udako kanpaina aurkeztu zuen.
Inauteriak ate-joka ditugu, eta Abusu Ikastolan dena prest daukagu urteko jai koloretsuenari harrera egiteko.
Abusu Ikastolan, Mahi-Mahi proiektuaren bidez, hilabete bakoitza abentura berri bat bezala bizi dugu.