Skip to main content

Marka berri bat, aldi berri baterako

IKASTOLAK izango da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza

Irudia
ikastola

Ikastolok marka berria estreinatu dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz, eta orain marka berriarekin. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. IKASTOLAK hitzak berak deskribatzen baitu ongien gure komunitatea, 115 ikastolak, 46.000 familiak, 55.500 ikaslek, 3.700 langilek eta milaka ikastola lagun eta ikastolazalek osaturikoa, “eta batez ere, zenbakiak baino askoz haratago iritsi nahi duen proiektu herritar bat”, ekitaldian azpimarratu denez: 

Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu”. 

Aldi berrirako aukeratu dugun izenak eta logotipoak gure izaera erakusten du: Izar itxurako ikurrak sarea irudikatzen du, horixe baikara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta; eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. IKASTOLAK. Hitz hasierako 1 horrekin, bat garela esan nahi dugu. Zazpiak bat. Edo 115ak bat. Historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du i hizkiaren ordez, zenbaki bat sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako. Amaierako -k horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatuz, eta aldi berean kolektibo bat garela erakutsiz. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

#ikastolak#bagatoz!

IKASTOLAK_PrentsaDosierra.pdf

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.