Skip to main content

GAU BELTZA GUREA DA! ABUSU IKASTOLAN EGITARAU BELDURGARRIA PRESTATU DUGU!

Gau Beltza urriaren 31ko gau magikoa da, Euskal Herriko tradizio zaharrei lotua. Garai batean arbasoek iluntasunari aurren egin eta udazkenari amaiera ematen zioten, horretarako kalabazak hustuz, kandelak piztuz, mozorro bitxiekin kalera irteten ziren bitartean.

Irudia
gau beltza

Abusu Ikastolan Gau Beltza gure egin genuen aspaldi, eta egun berezi honetarako egitarau oparoa prestatu dugu. Hori bakarrik ez, film laburren lehiaketa ere egingo dugu DBHko ikasleentzat.

Goizez hainbat jarduera antolatu ditugu, hala-nola ipuin kontaketa, bizkotxo jana, aurpegi margoketa, mahai jolasak, photocall beldurgarria, film laburren lehiaketa… eta bukatzeko Xanduli-Manduli abestuko dugu patioan.

Arratsalderako ere, egitarau oparoa prestatu dugu, eta ez gara aspertuko, inondik inora: 

  • 16:45 Txokolatada Ikastolan
  • 17:00-18:30 Makillaje, argi zuzi eta jantzi tailerra
  • 18:30 Gau beltza kalejira Ikastolatik Ibaizabal landara
  • 19:30 Ibaizabal landan gaztaina jana eta dantzak

Gau Beltza gurea da, eta hala jarraituko du izaten belaunaldiz belaunaldi.

https://www.facebook.com/share/r/4t9QkMF1uwSvwtKU/

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan