Skip to main content

Ikastolen Elkarteak X sarea uztea erabaki du

Plataformaren bilakaera ez dator bat Ikastolen balio etiko eta demokratikoekin, eta komunitatearentzako egokiagoak diren kanalak lehenetsiko ditugu.

Irudia
Kanal berriak ikastolen elkartea

Ikastolen Elkartean X sarea uztea erabaki du. Plataformaren bilakaera ez dator bat Ikastolen balio etiko eta demokratikoekin, eta komunitatearentzako egokiagoak diren kanalak lehenetsiko ditugu: WhatsApp eta Telegram

Dagoenekoz martxan daude eta bi kanal horiek gure ohiko euskarriekin batera komunikazio-bide nagusi bihurtuko dira. Kanal hauen helburua gizarteari, ikastola mugimenduari, gure komunitateari, informazioa modu azkar eta eraginkorrean helaraztea da. 

👉 WhatsApp kanalera sartzeko esteka: https://whatsapp.com/channel/0029VbAdotHCRs1rAcn9D831 

👉 Telegram kanalera sartzeko esteka: https://t.me/ikastolak 

 

Prentsa oharra.pdf
Comunicado de prensa.pdf

Azken albisteak

Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da.
Ikastolen Elkarteak 30. Jardunaldi Pedagogikoak antolatuko ditu gutxi barru.
Atzo, azaroaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroak XIII.
Azaroan sartzearekin batera, ikastolako patioa elkar entzuteko, adierazteko eta ulertzeko espazio bihurtuko dugu, jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez!