Skip to main content

Aniztasuna

🌈 Aniztasuna, gure egunerokoaren motorra Mahi-Mahi proiektuan

Irudia
Askora

Urtarrilean, Mahi-Mahi proiektuan aniztasuna ez da hitz huts bat soilik; gure egunerokoaren oinarria eta komunitate gisa aberasten gaituen altxorra dela uste dugu. Pertsona bakoitzak bere izaera, gaitasunak eta jatorria ekartzen ditu Ikastolara, eta desberdintasun horiek dira elkarrekin ikasteko eta hazteko aukera ematen digutenak. 

Jantokiak eta patioak: Elkarbizitzarako topaguneak Hilabete honetan, arreta berezia jarri nahi dugu espazio hauen garrantzian. Gure jantokiak eta patioak aniztasunaren isla bizia dira; bertan elkarrekin bizitzen, partekatzen eta errespetatzen ikasten dugu. Enpatia lantzeko eta mundua ikuspegi zabalago batetik ulertzeko topagune paregabeak dira. 

Mahi-Mahin hezkuntza inklusiboaren aldeko apustu irmoa egiten dugu. Gure helburua pertsona guztiek lekua, ahotsa eta aukera berdinak izango dituzten komunitate bat eraikitzea da, etorkizun bidezkoago baten alde. 

Mahi-Mahi Taldea

Abusu Ikastola Urtarrila mahi-mahi.pdf

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan