Skip to main content

Gazteentzako sormen tailerra

Ibaialdeko liburutegia Martxoak 2, 9 eta 16

Irudia
sormen tailerra

Datorren martxoan, 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzako “Sormen Tailerrak” antolatu ditugu Ibaialdeko liburutegian. 

Izen-ematea zabalik dago: urtarrilaren 7an ireki zen eta urtarrilaren 19an amaituko da epea. 

Tailerrean, partaide bakoitzak fanzine bat osatuko du. Testuak ahozko kontakizun laburretan oinarrituko dira (grabatu eta idatzira ekarriak), eta hainbat teknika erabiliko dituzte: idazketa askea eta gidatua, collagea, marrazkia, etab. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea. 

Ez galdu aukera! 

 

Gazte_Sormen_Tailerra_EUS IBAIALDE.pdf

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan