Skip to main content

Abusuko Kultur Asteak "Orkestra Zooragarria" ipuin kontaketa eta tailerra ekarriko ditu apirilaren 21ean

Abusu auzoan ospatuko den 2026ko Kultur Astearen egitarauaren barruan, Gotzone Butron eta Aitziber Rayak gidatutako musika eta sormen ekitaldi bat egingo da haur eta familientzat.

Irudia
abusu sarean

Apirilaren 19tik 26ra bitartean, Kultur Astea ospatuko da Abusun, "Auzoa saretzen" lelopean. Ekimen honen baitan, "Orkestra Zooragarria" izeneko ipuin kontaketa eta tailerra antolatu dute apirilaren 21erako.

Gotzone Butron eta Aitziber Raya izango dira ekitaldia gidatzearen arduradunak. Hitzordua Abusu Bibliotekan finkatu da arratsaldeko 18:00etan, eta jarduera euskara hutsean egingo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekintza berezi hau 4 urtetik gorako haurrei zein haien familiei zuzenduta dago.

Ekintza anitzak arratsalde berean

Saioak hainbat atal izango ditu, sormena eta musika uztartuz:

  • Lehenik, ipuina kontatu eta bertako pertsonaiak ilustratuko dituzte, tartean musika klasikoa txertatuz.
  • Ondoren, bertaratutako guztiek batera abestuko dute, musika sortzeko egurrezko, kartoizko eta bestelako materialez egindako ontziak erabiliz.
  • Saioari amaiera emateko, haur bakoitzak bere musika-tresna sortzeko aukera izango du tailerrean, eta gero etxera eraman ahal izango du.

Jarduera honen inguruko informazio gehiago behar dutenek, abususarean@gmail.com helbide elektronikora idatziz jar daitezke harremanetan.

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: