Skip to main content

Ekainaren 13an Iruñera

Bat egin dezagun "Euskaltzaleon Martxa"-rekin!

Irudia
euskara

Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin. Ekainaren 13an, Iruñeko kaleak euskaltzaletasunez eta harrotasunez betetzeko unea izango da, euskararen biziberritzeari bultzada berri bat emateko. 

Gero eta gehiago dira gure hizkuntzaren etorkizunaren gaineko kezka sortzen duten datuak, eta horri gaur egun pairatzen ari garen oldarraldi judizial eta politikoa gehitu behar zaio. Hala ere, ziur gaude posible dela egoerari buelta ematea, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako euskaltzaleon giharra erakustea ezinbestekoa da. 

🕒 Ordutegia eta Zutabeak 

Martxa arratsaldez egingo da. 17:00etan, herritarrak hiru puntu ezberdinetan bilduko dira: 

  • 📍 Antoniutti: Ofizialtasun osoa. 
  • 📍 Runako Parkea: Jauzia hizkuntza politiketan. 
  • 📍 Askatasun Enparantza: Euskaltzaletasuna. 

Puntu hauetatik Iruñako kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira, bakoitzak euskararen etorkizunerako funtsezko oinarri bat aldarrikatuz eta Gazteluko Plazan egingo dute bat. Bertan amaiera berezia emango zaio mobilizazioari ekitaldi politiko nagusiarekin. 

🎒 Ikastolako Komunitatea Mugimenduan! 

Ikastolok funtsezko papera dugu deialdi honetan. Hori dela eta, Abusu Ikastolako familia, ikasle, langile eta lagun guztioi luzatzen dizuegu deia: 

  • 🗓️ Gorde data: Ekainaren 13an denok Iruñera! 
  • 🗣️ Zabaldu deialdia: Partekatu informazio hau zuen ingurukoekin. 

"Euskaraz bizitzeko behar den guztia aldarrikatzera gatoz!" Mila esker eta ekainaren 13an Iruñean ikusiko dugu elkar!

 

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan