Skip to main content

Badator Araba Euskaraz! Piztu ditzagun euskararen taupadak Amurrion.

Ekainaren 14an Amurrioko Aresketa Ikastolak hartuko du Arabako Ikastolen jai handiaren lekukoa, euskararen erabilera indartzeko helburuarekin.

Irudia
araba euskaraz

Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du. Aurten, Aresketa Ikastolak hartu du lekukoa, eta urtebeteko lan gogorraren ostean, dena prest dute gure lurraldean, Aiaraldean zein gure herrietan euskararen erabilera indartzeko. “Taupadak berpiztu” da aurtengo leloa, eta guk ere taupada horren parte izan nahi dugu! 

Jai handi honetan murgiltzen hasteko, antolatzaileek material berezia helarazi digute gure komunitatean (familiak, irakasleak, ikasleak eta euskaltzaleak) zabaltzeko. Ez galdu aukera abestia ikasi eta motorrak berotzeko: 

Animatu familian, lagunartean edo ikastolakideekin batera egun ahaztezin bat igarotzera. 

Ekainaren 14an, euskaltzale guztiok Amurriora! Gozatu, dantzatu eta ditzagun taupadak berpiztu!

Azken albisteak

Gure ikaslea den Oihane García Lópezek, Etxebarriko Sincro Urbarri klubeko igerilari eta Euskadiko Igeriketa Artistikoko Selekzioko kideak, sekulako erakustaldia eman du uztailaren 3tik 5e
Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.