Skip to main content

Abusu Ikastolak ilusioz eta gogoz ekin dio 2026-2027 ikasturte berriari

Bilbon mundu bat haZten delako

Irudia
harrera

Gaur, irailak 8, Abusu Ikastolako ateak zabaldu dira berriro ere. Ikasle, familia zein langileen barrez, besarkadez eta ilusio berriez bete dira berriro ere gure igarobideak eta ikasgelak 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko. 

Ikasturte hasiera hau, gainera, oso berezia da guretzat: duela 50 urte ikastola sortu zutenen konpromisoa gogoratu eta gure urteurrena ospatzeko garaia ere bada. Haien lanari eta bidelagun izan diren guztiei eskerrak emanez ekin diogu bideari, gaur garena haiei esker ere bagarelako. 

Hasiera-ekitaldian zabaldutako pregoian argi geratu den moduan, Mikel Urdangarinen hitzekin jolastuz gure hezkuntza-komunitatearen izatea eta balioak aldarrikatu ditugu: 

"Mundua edertzen du naturak, kulturak, arteak eta ametsak. Mundua edertzen du irriak, herriak, bizitzak eta berdintasunak. Mundua edertzen du oroimenak, duela 50 urte ikastola sortu zutenen konpromisoak eta eskertzak. Mundua edertzen du ahoan darabilgun euskarak eta bihotzak, maitasunak... eta maite duguna zaintzen dugu!

Hazten jarraitzeko erronka berriak 

Aurten ere gure hezkuntza-proiektu propioan sakontzen jarraituko dugu, ikasle bakoitzaren garapen integrala, euskararen sustapena eta elkarbizitza ardatz izanda: 

  • Proiektu eta erronka berriak: Berrikuntza pedagogikoarekin jarraituko dugu, ikasleen sormena, pentsamendu kritikoa eta elkarlana bultzatuko dituzten ekimenekin. 
  • Euskara, irria eta kultura bizirik: Euskarak gure ahoan eta egunerokoan ardatz izaten jarraituko du, koloretako ametsak elkarrekin eraikiz. 
  • Komunitate sendoa eta oroimena: Familiekin dugun gertuko harremana eta elkarlana indartuko ditugu, 50 urteko ibilbideak ematen digun ziurtasun eta gogoz. 

Sare sozialetan baduzu ikusgai hasiera-ekitaldiko pregoiaren bideoa, ikasturte berri honi irribarrez eta gogoz ekiteko. 

Eskerrik asko Abusu Ikastolaren parte zareten guztioi guregan duzuen konfiantzagatik. 

Bilbon, mundu bat haZten delako! 

 

 

Azken albisteak

Gure ikaslea den Oihane García Lópezek, Etxebarriko Sincro Urbarri klubeko igerilari eta Euskadiko Igeriketa Artistikoko Selekzioko kideak, sekulako erakustaldia eman du uztailaren 3tik 5e
Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.