Skip to main content

Urrian, Errespetua Mahi-Mahiko abenturen ardatza

Urrian, ikastolako patioa errespetua jolastuz, sortuz eta partekatuz bizitzeko espazio bihurtuko dugu Mahi-Mahi egitasmoaren bidez!

Irudia
askora

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia. Jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez, haurrek norbere burua eta besteak zaintzen, elkar entzuten, espazio komunak errespetatzen eta taldean modu positiboan bizitzen jarraituko dute. 

Ostegunero, gainera, proposamen oso bereziak izango ditugu sormena, jakin-mina, lankidetza eta elkarbizitza sustatzeko: 

  • Kolorez Kolore 

  • Hostoaren txanda 

  • Sormen zubia 

  • Animalia Crossing 

  • Kalabaza estatuak 

Baina hori ez da dena! Mahi-Mahi abenturetan ez dira faltako sorpresak, misterioak eta patioa beste modu batean gozatzeko jarduera bereziak. Azken finean, jolasa ikasteko eta elkarrekin hazteko aukera bihurtuko dugu, guztiontzako espazio atseginagoa, zainduagoa eta errespetuzkoagoa eraikiz. 

Konsultatu erantsitako agenda eta ez galdu urriko proposamen bat bera ere! 

Mahi-Mahi Taldea

AGENDA._2627_URRIA._Abusu_Ikastola-euskaraz.pdf
AGENDA._2627_URRIA._Abusu_Ikastola-gazteleraz.pdf

Azken albisteak

Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan
Gaur, irailak 8, Abusu Ikastolako ateak zabaldu dira berriro ere.