Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina. Abusu Ikastolan urtero bat egiten dugu ekimen honekin, baina aurtengoa oraindik ere bereziagoa eta garrantzitsuagoa da, berrikuntza esanguratsu batekin datorrelako.relako.
📆 Berritasun nagusia: Egutegi solidarioa Lodosako Ibaialde Ikastolaren alde
Aurten, Errigoraren saski usain gozoak erosteaz gain, 10 €-ren truke Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko egutegi berezia eskuratzeko aukera izango duzue. Ibaialde Ikastolak egoera larria bizi du, eta gure komunitate osoaren elkartasuna eta bultzada behar-beharrezkoak ditu.
- 💡 Nola eskuratu? Egutegi hau lortzeko ezinbestekoa izango da Errigoraren saski bat erostea.
Gure babesa adierazteko eta informazioa zabaltzeko, datozen egunetan ikus-entzunezko material ugari partekatuko dugu gure komunikazio-kanal guztietan (sare sozialetan, webgunean eta buletinean):
- 🎬 Urriaren 28an: Egutegiaren spota eta promozio-bideo nagusia argitaratuko dugu.
- 🗣️ Urriaren 30ean zein azaroaren 2an, 4an eta 6an: Elkarlana eta elkartasuna gertutik ezagutzeko lau testigantza-bideo pilula argitaratuko ditugu.
📦 Eskatu zure saskia eta egin zure ekarpena!
Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen eta bideratu ekarpenaren % 25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari.
👉 Egin zure eskaera inprimaki honen bidez
Gure komunitate osoaren laguntza eta konpromisoa ezinbestekoak dira mezu hau bazter guztietara irits dadin. Animatzen zaituztegu argitaratzen ditugun bideoak, testigantzak eta kartelak zuen inguruan zabaltzerakoan parte hartzeko eta Errigoraren saskiak eskatzera.
Egin dezagun guretik eta babes dezagun euskara Nafarroako hegoaldean!