Agate Deuna 2023

Dakizuen moduan, otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Aurten larunbata izango denez, Ikastolatik otsailaren 3an aterako gara oles egitera ikasleekin. Larunbatean ere ospatuko dugu, zazpikaleetan zabalduko dugu euskal ohitura zahar hau.

OTSAILAREN 3KO PLANGINTZA

Ostiralean talde txikietan aterako gara auzoko leku desberdinetara.

HAUR HEZKUNTZA

Goizean, HH4 eta HH5eko ikasleak aterako dira eta arratsaldean HH2tik HH5era bitarteko umeek Ikastolan abestuko dute elkarrekin.

ARROPA

- Praka bakeroak

- Kamiseta edo alkondara zuria

- Zapia

- Ez ekarri abarkarik

MAKILA:

HH5ekoek soilik ekarri beharko dute urtarrilaren 31 rako.

LEHEN HEZKUNTZA

ARROPA

- Praka bakeroak

- Kamiseta edo alkondara zuria

- Zapia

MAKILA:

Ikasle guztiek ekarriko dute, otsailaren 3an bertan.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA:

ARROPA

- Praka bakeroak

- Kamiseta edo alkondara zuria

- Zapia

MAKILA:

Ikasle guztiek ekarriko dute, otsailaren 3an bertan.

 

OTSAILAREN 4AN 

Euskal ohitura da Agate Deunaren bezperan kalera abestera irtetzea. Abusu ikastolak, euskal ohitura horrekin bat egin eta bere burua Bilbo osoan ezagutzera emateko helburuz, otsailaren 4an, arratsaldeetan Zazpikaleetara joango gara, denok elkarrekin abestera.

18:00etan Arriagan elkartuko gara guztiok. Arriaga Plazan hasiko gara abesten, handik Santiagora joango gara, ondoren Zamudioko Atera, Unamuno plazara eta azkenik Plaza Barrian bukatuko dugu. Batetik bestera musikarekin kalejiran joango gara eta, bukaeran, otamena banatuko dugu, indarrak berreskuratzeko. Gainera, Plaza Barrian erromeria txiki bat antolatuko dugu.

Zazpikaleetara etortzeko deia egiten dizuegu familia guztiei, baserritarrez jantzita eta makilekin. Kontuan izan Ikastolako idazkaritzan salgai dituzuela Abusu Ikastolako zapiak; aukera paregabea duzue dotore-dotore jartzeko.

Agate Deunari abesten dizkiogun kanten (Aintzaldu eta Santa Ageda) entsegu orokorra eta, gerora Plaza Barrian egingo ditugun dantzen entsegurako, otsailaren 3an ikastolan bertan, arratsaldeko 16:45etan elkartuko gara.

Jarduera hau antolatu ahal izateko, gurasoren laguntza ezinbestekoa da, hainbat lan egin behar baitira: materiala eraman eta tresnak prestatu, eraman eta banatu,… Idazkaritzara emaila bidaliz eman dezakezue izena (abusu@ikastola.eus). Eskerrik asko!