Skip to main content

Ilusioa

Ilusioa gauza txikietan dagoela ospatzen dugu: irribarreak, jolasak eta ustekabeko elkarrizketak. Hilabete honetan Mahi-Mahi-k esperientziak proposatzen ditu barruko argia berpizteko.

Irudia
askora

Mahi-Mahin uste dugu ilusioa gauza txikietatik jaio ohi dela: irribarre bat, jolas bat, ustekabeko elkarrizketa bat… Gauza txiki horiek dira txinparta pizten dutenak eta zoriontasuna eskura dugula gogorarazten digutenak. 

Gure piratak maisu handiak dira une hauek aurkitzeko, eta hilabete honetako agendak hamaika aukera ekarriko dizkigu beraien begirada eta trebetasuna indartzeko. Egunerokoan magia pizten duten une horiek zaindu eta sustatuko ditugu; esperientziak bilatuko ditugu barruan daramagun argi hori agerian jartzeko. 

Etor zaitez gurekin momentu hauek deskubritzera — elkarrekin egingo dugu keinu txiki bakoitzak, urte amaiera honetan, ilusioa ekar dezala. Begira ezazu hilabete honetako agenda eta aukeratu zein jardueratan parte hartu nahi duzun! 

Mahi-Mahi Taldea

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.