Bertso Ekosistema Abusun

Euskalgintzaren ekosisteman, etengabeak dira berrikuntza, sorkuntza eta eraldaketa. Bertsolari, gaijartzaile, epaile eta zalego eskutik dabiltza ekosistema anitz horren harri horri eragiten, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lagunduta.

Abusuko Bertso Maratoiarekin, ekosistemaren printza batzuk erakutsiko dira ikastolan, 42.195 segunduko saioan (maratoiak metroak beste): 50 lagun inguru izango dira kantari, adin, jatorri eta maila oso ezberdinekoak.

10-80 urte artekoak, bapatean, bertso jarrietan edo trikitiz lagundutako koplatan. Eguerdi aldera, eraldaketa horren sustatzaile nagusietakoa izan den Xabier Amurizak hartuko du parte, “Zu ere bertsolari” eta “Hiztegi errimatua”ren egile.

Gune erdaldunduetan ere ekosistemak bere agerpenak badituelako.