Skip to main content

Zirimolako udako aisialdi eskaintza

Irudia
zirimola 2023

Uda honetarako ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatu ditu udako egonaldiak. Udan ere euskaraz gozatzeko aukera bikaina Ikastolan bertan, udaleku itxietan edota atzerrian.

Aurtengo udari begira haur eta gazteentzako programazioa landu da, aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz. Horretarako, aurreko ikasturtean ikasitakotik, urtero bezala, programei berrikuntza pedagogiko esanguratsuak txertatu zaizkie: interesgune berriak eta hezitzaileen formakuntza espezifiko eguneratuak, besteak beste .

Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak, eta, haurrak erdigunean direla, honako balio hezitzaile hauek bermatzen dituzte: parte-hartzaileak izatea, naturaz gozatzeko eta ikasteko jarduera-multzoez osatuak, inklusiboak, herritarrak, eta, ororen gainetik, euskaldunak. Modu horretan, udalekuak euskaratik eta euskaraz Euskal Herriko haur eta gazteen topagune gogoangarri izatea nahi da.

Horretarako, egonaldi-eskaintza zabala eskaintzen du ZIRIMOLAk, norberaren berezitasunetatik abiatuta, haur eta gaztetxoek aukera izan dezaten euren gustuen araberako hautaketa egiteko, eta, jolasetik (ludikotasunetik) abiatuta, une gozagarriak bizitzeko.

Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!


Informazio guztia atxikitutako dokumentuan.

Asialdia-udara23-eskuorria

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: