Skip to main content

Lan eskaintza Abusu Ikastolan

Irudia
Lan eskaintza

Abusu Ikastolak DBHn Gizarte ikasgaia emateko irakaslea behar du. Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra izan beharko du. Hezkuntzan izandako esperientzia, euskalgintzaren identifikazioa, zein Ikastolen Mugimenduarekin bat egitea baloratuko da. 

Eskaintza hau jardunaldi osoan ikasturte osorako da (irailean hasiz).

Interesatuek bidali ezazue CVa eta espediente akademikoa abusu@ikastola.eus helbidera uztailaren 9a baino lehen, GIZARTE erreferentziarekin. 

Azken albisteak

Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.
Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!