Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei. Oraingoan, gure ingurunean kirola eta ongizatea sustatzeko aukera erakargarri bat dakargu webgunera: Bilbao Kirolak erakundeak bultzatutako Bilboko Herri Kirol Zentroaren jarduerak.
Urteak dira Ikastolak eta herri kirolen arduradunek elkarlan estua mantentzen dutela. Bidelagun ezin hobeak izan dira gurean euskal tradizioak eta kirola sustatzeko orduan, materiala utziz zein hainbat ekimenetan parte hartuz. Lankidetza horrek eta euskal kultura zein osasuna bultzatzeko duten konpromisoak erabat egiten dute bat Abusu Ikastolaren filosofiarekin.
Proposamen hau 15 urtetik gorako gazteei eta helduei bideratuta dago, eta gure gizartean kirola egiteko era berri eta aberasgarria eskaintzen du.
Zer aurki daiteke Bilboko Txirrika Herri Kirolak Zentroan?
🪓 Gure tradizioko Herri Kirolak: Euskal kulturaren parte diren diziplina desberdinak lehen pertsonan ezagutzeko eta praktikatzeko aukera paregabea.
🏋️ BaiForce Training: Herri kirolen mugimendu eta indarrean oinarritutako entrenamendu-metodologia berritzailea. Adin zein egoera fisiko desberdinetara egokituta dago, osasuna eta borondate-indarra modu seguruan lantzeko.
🎁 Doako proba-saioa: Jarduera bertatik bertara ezagutu nahi duen orok lehenengo saio bat doan egiteko aukera dauka.
Batzuetan, ohiko errutinetatik irten eta gauza berriak probatzea esperientzia harrigarria eta oso aberasgarria izaten da, bai norberaren erronkarako, bai familian edo lagun artean partekatzeko. Herri kirolek indarra, komunitatea eta osasuna uztartzen dituzte.
Informazioa eta izen-emateak
Eskaintzaren xehetasun guztiak ezagutzeko, ordutegiak kontsultatzeko edo doako proba-saioan izena emateko, bisitatu beraien webgune ofiziala:
👉 Sartu hemen: Bilboko Txirrika Herri Kirolak Kluba