Skip to main content

Ikasle Ohien Afaria

Irudia
Ikasle Ohien

Ikastola ikasteaz haratago doan espazioa dela argi dago, eta oker egongo da Ikastola ikasteko eta irakasteko lekua besterik ez dela pentsatzen duena. Ikastolako etapa ez da  ikasketa-urteek irauten dutenera bakarrik mugatzen, guregan jarraitzen baitu betikotasunean. Ikastolan azterketak, ikasgaiak, proiektuak, irteerak eta bestelakoaz gain, familia giroa, sare kutsua eta bizitzeko modu bat sustatzen dira hasierako momentutik, eta betiko. 

Gauzak honela, ikasle direnak ezin hobeto zaintzeaz gain, Ikastolatik hegan alde egin zuten ikasleak ez dira ahazten, guztiz kontrakoa, maitasunez zaindu eta asko preziatzen dira. Horren froga da azaroaren 24an zenbait irakaslek antolatu zuten Ikasle Ohien afaria, non 125 ikasle izan ziren hainbat urtez haien etxean izan zen horretan. 

Emozioz, elkarrizketez eta besarkadaz josita egon zen Ikastolako jantokian antolatutako afari hura. Ez ditzagun gure sustraiak ahaztu! Mantendu ditzagun bizirik! 

 

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan