Skip to main content

Inauteriak 2024

Irudia
Inauteriak 2024

Urtarrilaren 9an, ostirala, itxura erabat desberdinarekin esnatu zen Ikastola: Kolore biziak, arropa ez ohikoak, itxura aldatuak… inauteri eguna zen eta ikasle zein irakasleek serio-serio hartu zuten eginkizuna. 

HH 0-2 urteko ikasleak margolariz zihoazen mozorrotuta, HH3n argitxoz, HH4ko ikasleak pertsonai mitologikoz (batzuk printsezaz ere) eta HH5 urteko ikasleak hiriko eta baserriko jantziekin joan ziren mozorrotuta. 

LH-n, dudarik gabe, ikaslerik martxosoenak zirela erakusi zuten, kalejiran zehar ez zioten mugitzeari, abesteari eta dantzatzeari utzi eta. Etapa honetan, danetarik egon zen: LH1ekoek marrazki bizidunetaz etorri ziren; LH2n Harry Potter-eko pertsonaiez; LH3n Peter Pan aukeratu zuten; LH4 lanbide desberdinaz etorri ziren; LH5 superheroietan bihurtu ziren; eta LH6koek minion-etaz mozorrotu ziren. 

DBHn “dotoretasuna” da mozorroak deskribatzen duen hitzik hoberena, gutxienez DBH 3. eta DBH 1. mailakoentzat, hezkontzaz eta galaz etorri baitziren. DBH 2. mailan aldiz, kirol desberdinetaz mozorrotu ziren, eta DBH 4. milakoak telebistako telesail desberdinak aukeratu zituzten. 

Egun ederra igaro genuen: auzotik kalejira egin genuen musika eta dantzak protagonistak izanik; ostean pintxoak jan genituen Ikastolan eta azkenean ikasleen ikuskizunak ikusi genituen patioan. Argi dago erritmoa eta originaltasuna ikastolan soberan dagoela! Ah zelako dantza entretenigarriak!

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: