Skip to main content

Ikasturte berriari hasiera eman diogu errespetua, proiektuarekiko errotzea eta euskara aldarrikatuz!

AUZOTIK IKASTOLARAKO BIDEA EGIN DUTE IKASLEEK, IRAKASLEEK ETA FAMILIEK, KANTUAN ETA DANTZAN. ONDOREN KATALIN LARREA ZUZENDARI PEDAGOGIKOAK ONGI ETORRIA EMAN DIE.

Irudia
Harrera 2024.09.09

Abusu Ikastolako ikasleek atzo eman zioten hasiera 2024-2025 ikasturteari. Egun berezia izaten da, hunkigarria bezain alaia. Ikasleek emozio eta sentimendu kontrajarriak izaten dituzte. Bakoitzak bereak, eta denak errespatagarriak. Joan den astean irakasleak ere antzera ibili ginen, batzuk lasai, beste batzuk kirioak dantzan, denak gogotsu.

Ikasleak irakasleekin batu eta ikasgeletara joaten hasi aurretik, gure zuzendari pedagogiko maiteak, Katalin Larreak, hitzartze labur bat egin du, gure ikastolan berebiziko garrantzia duten hiru hitz/ideia/balio hizpide hartuta:

  1. Ikastolan, gizartean bezala, elkarrekin bizi gara eta norbanako bakoitzaren esku dago, bizikidetza egoki baterako giroa izatea. Beraz, “errespetua” hitza bekokian tatuatuta izateko moduan aintzat hartzeko eskatu du.
  2. Ez ahaztu, Abusu Ikastola gure abestiak esaten dioen moduan, “eskola hutsa baino gehiago” dela eta beraz, hemen zaudeten guztiok gara Abusu Ikastola; GUgara!
  3. Azkenik; Ikastolan, euskaraz bizi nahi dugu! horretarako beraz, bihotzetatik ezpainetara atera dezagun euskara!

Azken albisteak

Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.
Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista.
Ikastolako egoitzan izango da, lehen deialdia 17:30ean, bigarren deialdia 18:00etan eta hirugarren deialdia 18:30ean, ondorengo gai ordena jarraituz: