Skip to main content

AskHezi plataforma

AskHezi , euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu dugu

Irudia
AskHezi

AskHezi plataforma aurkeztu dute prentsaurrekoan. Euskarazko diktaketa-sistema berri hau dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarria izango da, idazketa-prozesua errazteko eta inklusibitatea sustatzeko. 

Adimen artifizialean oinarritutako tresna honek euskarazko hizketa testu bihurtzen du, eta ahozko komandoen bidez aldaketak egin edo akatsak zuzendu daitezke. Sistema hau haurren ahotsekin funtzionatzeko entrenatu da, eta proiektua Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatu dute, Languneren aholkularitzarekin. Garapen teknologikoa Orai NLP adimen artifizialeko zentroak egin du, eta proiektua aurrera eramateko Euroeskualdeko hiritartasun-programak eta SPRIk finantzatutako dirulaguntzak izan dituzte. 

Euskal Herriko Ikastolok ekarpen garrantzitsua egin diogu diktaketa sistemari, hainbat ikastolak parte hartu dute eta haurren ahotsen grabaketan, sistema behar bezala entrenatzeko. 

Plataforma garatuta dago, eta orain erronka nagusia bere erabilera zabaltzeko baliabideak lortzea izango da.

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.