Skip to main content

URTARRILAK 30 - Ibilaldia 2026ko produktuak salgai

Irudia
ibi

Ibilaldia 2026 jaia antolatzeko ardura eta ilusioa Kirikiño Ikastolak du aurten. Hori dela eta, bihar, hilak 30, gure ikastolara etorriko dira jai handi honetako materiala saltzera. Aukera ezin hobea da arropa berria ikusteko, probatzeko eta jaia babesteko! 

  • Eguna: Bihar ostirala, urtarrilak 30

  • Lekua: Soto aurrean

  • Ordua: 16:30etik aurrera 

Gure hezkuntza-komunitatearen babesa funtsezkoa da euskararen jaia aurrera ateratzeko. Animatu zaitezte produktuak erostera eta jantzi ditzagun Ibilaldiko koloreak! 

Egin dezagun bidea elkarrekin!

 

Azken albisteak

Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.
Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!