Skip to main content

Denok gara Gu! Kultura aniztasuna ospatzen

Euskal kulturaz gain badaudelako beste kultura bat duten euskaldunak.

Irudia
denok gara gu

Euskal kulturaz gain, badira beste kultura batzuetatik datozen euskaldunak ere, eta horrek aberasten gaitu. Denok gara Gu! lelopean, otsaileko lehen astean Kulturaniztasunaren proiektuan murgilduko gara Abusu Ikastolan. 

Proiektu honi amaiera bikaina emateko, otsailaren 8an kulturarteko topaketa jaia ospatuko dugu. Jatorri anitzeko familiekin batera, munduko txoko ezberdinetako jakiak dastatzeko eta kultura anitzen inguruko ezagutzak partekatzeko aukera paregabea izango dugu. 

Xehetasunak: 

  • Eguna: Otsailak 8, igandea.
  • Ordua: 12:00etan.
  • Tokia: Ikastolako eraikin historikoko jantokia.
  • Parte-hartzaileak: Ikastolako familia guztiak gonbidatuta zaudete! 

Zuen parte-hartzea funtsezkoa da elkarrekin ospatzeko eta ikasteko. 

Zatoz eta gozatu gure komunitatearen aniztasunaz! 🌍✨

Azken albisteak

Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.
Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!