Skip to main content

Kolorea eta alaitasuna bueltan dira: Abusu Ikastola Inauterietarako prest!

Familien boluntario-lanari esker, gure eraikinak dotore jantzi dira festa handirako

Irudia
inauteriak

Inauteriak ate-joka ditugu, eta Abusu Ikastolan dena prest daukagu urteko jai koloretsuenari harrera egiteko. Aurten ere, ilusioz eta lan handiarekin prestatu dugu egitaraua, baina jai hau ez litzateke posible izango gure komunitatearen laguntzarik gabe. 

Eskertza berezia gure familiei. Gure bi eraikinak inoiz baino dotoreago daude aurten. Hainbat ama aritu dira buru-belarri dekorazio-lanetan, gure espazioak inauterietako magiaz janzten. Benetan eskertzekoa eta txalotzekoa da egiten duzuen lana; zuen boluntario-lanari esker, Ikastola bizirik eta kolorez beteta dago. Mila esker bihotzez! 

Datorren ostiralean, otsailaren 13an, ospatuko dugu jai nagusia. Goizean goizetik hasiko dugu festa: 

  • 09:30ean: Kalejiran aterako gara auzora. Gure asmoa Abusu kolorez eta alaitasunez janztea da, auzoko kaleetan zehar gure mozorroak erakutsiz.
  • 11:15ean: Dantza saioak hasiko dira Ikastolan. Urtero bezala, familia guztiak gonbidatuta zaudete ikuskizun honetaz gozatzera. 

Ziur gaude giro ezinhobea egongo dela eta elkarrekin egun ahaztezina pasatuko dugula. Ez galdu aukera, animatu eta etor zaitezte gurekin inauteri jaira! 

Gora Abusu Ikastolako Inauteriak!

Azken albisteak

Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.
Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!