Skip to main content

Abusu Ikastola eta HUHEZI: Etorkizuneko irakasleekin elkarlanean

Aliantzak sortzen, Abusu Ikastolaren errealitatea unibertsitatera hurbilduz

Irudia
huhezi

Hara!GUra 2030” gure Estrategia Planaren barruan, lehentasunezko proiektua da beste gizarte-eragile, mugimendu eta erakundeekin aliantzak sortzea. Gure helburua argia da: ikasleei testuinguru aberatsena eskaintzea, pertsona gisa garapen integrala izan dezaten. Badakigu, horretarako, elkarlana eta lankidetza ezinbesteko osagaiak direla. 

Marko horretan, eta jasotako gonbidapenari erantzunez, Katalin Larrea Zugadi gure zuzendari pedagogikoa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) izan da berriro ere. 

Saio honen helburua unibertsitateko ikasleei gure ikastolako errealitatea hurbiltzea izan da. Katalinek sakon azaldu du nola planteatzen ditugun Abusun etapen arteko igarobideak, etorkizuneko irakasleek beren ikasketak benetako hezkuntza-proiektu batekin lotzeko aukera izan dezaten. 

Elkarreraginean aberatsagoak garelako, lanean jarraituko dugu aliantza hauek indartzeko.

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.