Skip to main content

Zirimola 2026: Udako udalekuen aurkezpena eta beka sistema berria

Euskarazko plazen eskaintza handitu da eta aukera-berdintasuna bermatzeko laguntza sistema propioa sortu dute.

Irudia
zirimola

Otsailaren 4an, Zirimolak (Ikastolen Aisialdi Taldeak) 2026ko udako kanpaina aurkeztu zuen. Aurten, proiektuak jauzi kualitatiboa eman du bi berrikuntza nagusirekin: batetik, euskarazko plazen kopurua handitu da, eta bestetik, zaurgarritasun egoeran dauden familiei zuzendutako beka sistema propioa jarri da abian. 

Helburua argia da: Euskal Herriko haur eta gazte guztiek euskarazko aisialdi hezitzaile eta inklusiboaz gozatzeko aukera berdinak izatea. 

Azalpen bideoa

Beka eskaerak eta izen-ematea 

  • Epea: Bekak eskatzeko epea otsailaren 4tik 15era dago zabalik.
  • Modua: Eskaera zein izen-emate orokorra online egin behar dira.
  • Informazioa: Udaleku bakoitzaren xehetasunak eta bekaren baldintzak Zirimolaren webgunean daude eskuragarri. 

Epeak laburrak direnez, dokumentazioa lehenbailehen prestatzea gomendatzen dizuegu. 

Udan ikusiko dugu elkar!

Aisialdia-eskuorria-udara26-EUS_txiki.pdf
Aisialdia-eskuorria-udara26-eleanitz.pdf
Laguntzen sistema_argibideak.pdf

Azken albisteak

Atzo, azaroaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroak XIII.
Azaroan sartzearekin batera, ikastolako patioa elkar entzuteko, adierazteko eta ulertzeko espazio bihurtuko dugu, jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez! 
Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.