Skip to main content

BATERA prozedura: Gure praktika ona Ikastolen Elkartean aurkeztu dugu

Irakasleen arteko lankidetza eta ebaluazioa, gure jardun pedagogikoa etengabe hobetzeko ardatz

Irudia
zumin

Ikastolen Elkarteak hilabetean behin egiten duen Zuzendarien Bileran parte hartu dugu, eta azken saioan gure ikastola izan da protagonista. Katalin Larrea Zugadik, gure zuzendariak, Abusu Ikastolan duela urte batzuetatik hona garatzen ari garen eta arrakasta handia duen praktika on bat aurkeztu die gainerako ikastolei: BATERA prozedura

Zer da BATERA? 

BATERA gure eguneroko hezkuntza-praktika hobetzeko eta gure ildo pedagogikoa sendotzeko sortu genuen lan-tresna da. Bere funtzionamendua lankidetzan oinarritzen da: irakasleak kideen geletan sartzen dira, praktika horiek bertatik bertara ezagutzeko eta aztertzeko. 

Zertarako balio du? 

Tresna honek barne-prestakuntzarako eredu indartsu bat eskaintzen digu, honako helburu hauekin: 

  • Behaketa zuzena: Kideen jarduna ezagutzea eta aztertzea. 
  • Feedback eraikitzailea: Elkarri iritziak eta hobekuntzak proposatzea. 
  • Sistematizazioa: Ikastolako pedagogia-lerroa denon artean bateratzea. 
  • Hobekuntza jarraitua: Bakarkakotik kolektibora, modu kolaboratiboan eta ebaluazioaren kultura ardatz hartuta, gure praktika hobetzeko. 

Abusu Ikastolan sinesten dugu modu kolaboratiboan lan egitea dela bikaintasunerako bidea. Harro gaude gure prozedurak beste ikastola batzuentzat erreferentzia izateaz eta gure irakasleen profesionaltasuna lankidetzaren bidez indartzeaz. 

Abusu Ikastola: Etengabeko hobekuntzan, elkarrekin eta BATERA.

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.