Skip to main content

Jasangarritasuna: etorkizuna elkarrekin eraikitzen

Txikitatik ingurunea zaintzen ikasten

Irudia
askora

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu. Horregatik, txikitatik kontzientzia hori lantzearen alde egiten dugu, haurrek uler dezaten beren eguneroko keinuek eragina dutela eta aldaketaren parte izan daitezkeela. 

Hilabete honetan zehar, hainbat jardueraren bidez natura eta ingurunea zaintzeko modu desberdinak ezagutuko dituzte. Ura zaintzea, hondakinak murriztea, berrerabiltzea, partekatzea edo inguruan duten bizitza baloratzea izango dira landuko ditugun gaietako batzuk.

Helburua da jasangarritasuna modu hurbil, praktiko eta dibertigarrian bizitzea. Izan ere, ez da kontzeptu abstraktu bat; esperimentatu, sentitu eta elkarrekin eraikitzen den zerbait da. 

Gure erronka handiena planeta zaintzea betebehar huts gisa ez ulertaraztea da, baizik eta aukera magiko eta partekatu gisa: protagonista bihurtzen dituen aukera kontzienteago bat, itxaropenez beteriko etorkizun bat elkarrekin eraikitzeko. 

Eskerrik asko bidai honen parte izateagatik!

Abusu_ekaina_2026-euskaraz.pdf
Abusu_junio_2026-erderaz.pdf

Azken albisteak

Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Apirila hilabete berezia izan da gure ikastolan; izan ere, literaturak hartu du protagonismo osoa gure geletan.