Skip to main content

Genozidioa Stop! Palestina Askatu!

Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitatea Palestinarekin

Irudia
palestina

Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 

Horregatik, urriaren 8an, 8:40ean, Abusu Ikastolako atean elkartzera deitzen zaituztegu, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta GENOZIDIOA STOP! PALESTINA ASKATU! aldarrikatzeko. 

Ikastola bizikidetzarako, elkartasunerako eta giza eskubideen defentsarako espazioa ere badelako, hezkuntza-komunitate osoa deialdiarekin bat egitera animatzen zaituztegu. 

Era berean, urriaren 3an Yala Nafarroak Iruñean antolatutako manifestazioarekin bat egitera animatzen zaituztegu. Manifestazioa 18:00etan izango da, Golem-en. 

  • Urriaren 3an, 18:00etan, Iruñeko Golem-en. 
  • Urriaren 8an, 8:40ean, Abusu Ikastolako atean.

Azken albisteak

Ikastolen Elkarteak 30. Jardunaldi Pedagogikoak antolatuko ditu gutxi barru.
Atzo, azaroaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroak XIII.
Azaroan sartzearekin batera, ikastolako patioa elkar entzuteko, adierazteko eta ulertzeko espazio bihurtuko dugu, jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez! 
Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.