2023-24 ikasturterako HH0-1eko matrikula

Apirilaren 17tik hasita, maiatzaren 5a bitarte, 2023-24 ikasturterako 0-1 urteko matrikula gauzatuko da. Datorren ikasturtean seme-alabak ikastolara ekartzeko asmoa duen orok, maiatzaren 5a baino lehen matrikula inprimakia bete eta idazkaritzan entregatu beharko du.

Informazio honek, datorren ikasturteko (2023-2024) planifikazioa erraztuko du eta lehen bait lehen jakiteak lana erraztuko digu. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

  • Matrikula-inprimakia beteta.
  • Familia-liburuan ikaslea, aita/ama eta nebarrebaren bat (egotekotan) azaltzen den orriaren fotokopia.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIZ atzerritarrak izanez gero).

Zalantzarik izatekotan, deitu 688.779.584 telefonora, edo idatzi email bat agurtubai@abusu.ikastola.eus  helbidera.