Skip to main content

Guk(H)ara proiektuak etorkizuneko Ikastolaren zehar lerroak marraztuko ditu

Guk (H)ara proiektua garatuko duen lan-taldea martxan da! Talde honek “Amesten dugun Ikastola” galdera zuzen bezain konplexuari erantzuteko ardura izango du. Beraiekin Jonquera Arnó aditua egongo da, Xabier Aragay-k sortu zuen hezkuntza eraldatzeko taldearen kideetako bat.

Irudia
Guk(H)ara

Lanketa hau gure eraldaketarako estrategiaren markoan kokatzen da, eta atzo ikasleen aldetik jaso zuten bidea abiatzeko enkargua. “Zein da amesten duzun Ikastola?” Hori da Ikastolako ikasleei luzatu diegun galdera, proiektu honen baitan euren ekarpena egin dezaten.

Hiru bideo egin ditugu ikasleekin, “Etxea”, “Burua” eta “Bihotza”. “Etxea”ren kasuan, argi daukagu zergatik eman diogun izen hori: horrela bizi eta sentitzen dugulako ikastola, eraikinaz harago. Zelako etxea irudikatzen dute gure ikasleek? Hona hemen erantzuna.

Hurrengo aste eta hilabeteetan ere lanean jarraituko dugu, amesten dugun Abusu Ikastola eraikitzen.

https://www.instagram.com/reel/DAV7HGEtJm4/?igsh=M3ZhenB1NHFmbDdw

Azken albisteak

Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan
Gaur, irailak 8, Abusu Ikastolako ateak zabaldu dira berriro ere.