Skip to main content

Oihane eta Laia, igeriketa sinkronizatuko txapeldunak!

Irudia
Oihane García eta Laia Hoyas

 

Oihane García eta Laia Hoyas, Abusu Ikastolako ikasleak, igeriketa sinkronizatuko kirolariak dira eta aurtengo denboraldian emaitza izugarriak lortu dituzte txapelketa desberdinetan, Euskal Herrian zein Espainia mailan. 

@Club Sincro Urbarri de Etxebarri taldearen parte dira Oihane eta Laia, ia bi hamarkada duen taldea Euskal Herrian eta esker onekoa Espainiako Estatuan. Hala ere, aurten taldeak errekor berriak lortu ditu eta horien protagonista izan dira gure ikasleak. Ourensen ospatutako Espainiako Txapelketan, Brontzezko domina lortu du Oihanek kimu kategoriako bikotezko modalitatean. 

Taldeko beste lagunekin batera, Oihane eta Laiak 5. postua lortu zuten combo errutinan eta 10.-a taldeko errutinan. Guztia kontuan izanda, Espainiako 35 taldeen artean, 8. postuan erdietsi du Etxebarriko taldeak. 

Hori gutxi ez balitz, denboraldian zehar Euskal Herrian burututako lehiaketa guztietan podiuma zapaldu dute bi abusutarrek. Hori dela eta, Oihane Euskal Herriko selekzioaren parte izango da hurrengo denboraldian. 

Lortutako emaitzak harro eta zoriontsu sentitzeko badira ere, azpimarratu beharra dago zeinen garrantzitsua den kirol txikiak bultzatzea eta merezi duten garrantzia izatea. Oihane eta Laia kirolari bikainak dira, lorpen izugarriak eskuratu dituztenak eta errekonozimendu osoa merezi dutenak, kirola ospe handikoa ala txikikoa bada ere. Ez ditzagun hiltzen utzi kirol “txikiak”, eman diezaiegun bere garrantzia eta lekua gure artean!

AUPA TXAPELDUNAK!!

Azken albisteak

Mahi-Mahi taldean jasangarritasuna gure ingurunea ezagutu, errespetatu eta zaintzeko aukera gisa ulertzen dugu.
Ekainaren 14an, Arabako Ikastolen jai handiak, Araba Euskaraz ekimenak, Amurrio faltan bota ezinezko hitzordu bihurtuko du.
Abusu Ikastolak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Euskaltzaleon Martxa" deialdi herritarrarekin.
Ontasunak badu zerbait magikoa: keinu txikietan agertzen da, zaratarik egin gabe kutsatzen da eta gure egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.