ABENDUAREN 10ean ERROHARRIHAR PASARELA IZANGO DA IKUSGAI

 

 

 

Abusu Ikastolak 2022ko Ibilaldia antolatu behar duela eta, moda desfilea antolatu dugu abenduak 10ean 19:15etatik aurrera, Areatzako Tingladuetan.

Yogurinha Borova, Ugaitz Alegria eta Kai Nakairen partehartzearekin, 5 arropa firmek euren bildumak erakutsiko dituzte Areatzako Tingladuetan. Xinta Minta, Xarmma (Mungia), BilbaoFormArte, SKFK eta Dossis Desings (Durngo) izango dira euren arropa erakutsiko dutenak, modeloen orrazkera eta makilajeaz arduratuko den Arce estetika eskolak lagunduta.

Animatu ikustera, oso polita izango da!