Abusu Ikastolak Erasmus+ akreditazioa lortu du

 

 

Abusu Ikastolak Erasmus+ akreditazioa lortu du, hezkuntza-mugikortasuna, lankidetza, hezkuntza-garapena eta prestakuntza sustatzen dituen Europar Batasuneko programa. Akreditazio hau Abusu ikastolak balio horiek sustatzeko egiten duen lanaren errekonozimendua da.

 

2022ko urrian izan zen lehen elkartrukea, eta DBHko 4. mailako ikasleak izan ziren protagonistak. Lehenik eta behin Cuijk-eko (Herbehereak) MerletCollegeko ikasleak ikastolan izan ziren eta orain gure ikasleak izango dira, aurtengo apirilean, Cuijkera joango direnak.

 

Orain Erasmus + akreditazioa izanda, proiektua are handiagoa da, hainbat mailetako ikasleek trukeetan parte hartuko baitute datozen 4 urteetan.

 

Ikastolatik uste dugu urrats handia dela eskola-etapa guztietan sustatzen ditugun prestakuntza akademikoa, soziala eta kooperatiboa lantzeko.