Abusu Ikastolaren Whatsappeko kanala

Gaurtik aurrera Abusu Ikastolako oharrak sakelean jasotzeko aukera ere izango duzue. Whatsappeko kanal bat sortu dugu, eta kanala jarraitzen dutenek, sakelakoan jasoko dituzue mezuak edota oharrak. Irailean sortu zituen Whatsapp plataformak kanalak, eta proba batzuk egin ondoren Abusu Ikastolarena ere martxan da.

 

Esteka honen bidez izango duzue kanalean sartzeko aukera.   Sartu, jarraitu eta kanpaitxoa aktibatuz gero, Whatsappez jaso ahal izango dituzue jakinarazpenak: https://whatsapp.com/channel/0029VaDuoTS5kg78gVigm705