DBH3ko ikasleak Frantzian Erasmus+ programaren baitan

Erasmus+ programaren baitan Abusu Ikastolako DBH3ko ikasleek Colomiers herriko Leon Blum eskolako ikasleekin elkartrukea egin dute. Hilaren 9tik 15era izan dira bertan, eta hainbat ekintza burutu dituzte egun hauetan; horien artean, orientazio proba.

Hainbat museo eta leku interesgarri bisitatzeko aukera ere izan dute: Toulouse hiria, Carcason, Le Halle de machines, Aeroscopia eta L’enviol des Pionners abiazioaren museoak, besteak beste.

Bi herrialdeetako ikasleentzat esperientzia oso aberasgarria dela ikusi dugu eta oso pozik itzuli dira ikasleak esperientziarekin.