Dylan Inglis Abusun

Atzo DBH4ko ikasleek sorpresa izan zuten. Gaurko ikastolan Ibilaldia dela eta antolatu dugun Bertso Maratoian parte hartuko zuela aprobetxatuz, Dylan Inglis gurera etorri zen bisitan. Solasaldi labur batekin euskara, Euskal Herrira eta hizkuntzekiko duen harremana azaldu zigun: zer dela eta aukeratu duen Euskal Herria bizitzeko; zein izan zen euskararekiko bere lehen harremana, … Ikasleak ere bere hizkuntza jariotasunarekin harritu zituen, tita baten euskara batutik, xiberera, gero bizkaierara, eskoziera, txinera edota georgierara pasatuta. Euskarabenturako kide izanda, ziur aurten ere gure ikasle batzuekin egiten duela topo.

Eskerrik asko Dylan eta udan ikusiko dugu elkar!