Errigora: Euskarari eskutik eskura 2023

Hemen da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Auzolanean oinarritutako ekimen honen bidez, martxoaren 29ra arte bertako eta kalitate bikaineko produktuak eskuratzeko aukera paregabea duzu.

Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza eta pasta dituzu aukeran, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen etxean duten prezio berean. Kanpaina honetan urte guztirako beste eskatzeko gonbidapena egiten dizugu; despentsa gustuko dituzun produktu horiekin betetzekoa. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Zatoz gurekin eta egin dezagun bidea elkarrekin plateretik baratzera.

Atxikitutako dokumentuan, produktu eta prezio guztiak dituzue.

Produkturen bat nahi izatekotan, bete hurrengo galdetegia: https://forms.gle/DaQYMDzbpTxvx56e6