Guraso Eskola

Abusu Ikastolak GURASO ESKOLA abian jarri du Bilboko udalaren eta Lagungo elkartearen laguntzarekin. Hezitzaile eta guraso moduan kezkatzen gaituzten edo interesatzen zaizkigun gai desberdinak jorratuz joango gara hilabete bakoitzean, hiru etapetak kontuan izanik.

Otsaileko gaia "arauak eta mugak " izango da eta ikasleen adinari dagokien berezitasunak aintzat hartuta jorratuko da.

Izena eman eta parte hartzera animatzen zaituztegu, hezkuntza komunitatea osatzen dugunok norabide berberean jardun gaitezen.