Hilabete eta gaubela literarioa Abusu Ikastolan
Martxoan zehar hilabete literarioa ospatuko dugu. Izan ere irakurketa jakintza ororen oinarri da, eta heziketa prozesuan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Abusu Ikastolan. Horregatik, hilabetean zehar hainbat ekintza egingo ditugu Ikastolan.
Maratxoaren 6tik hasita, goizero 10 minutuko irakurketa burutuko dugu ikasgeletan lau asteetan zehar. Liburu-azalen lehiaketa ere jarri dugu martxan.
Eta datorren martxoaren 30an, osteguna, hilabeteari amaiera borobila emateko III. GAUBELA LITERARIOA ospatuko dugu hemen ikastolan. Pandemia aurretik, 2018 urtean ospatutako gaubelaren bideoa duzue hemen inbidia apur bat izan dezazuen!
Gaubelan HH 5 eta LH 6 bitartean dauden ikasleek parte har dezakete, beti ere, konpromiso batzuk betetzen badituzte, noski. Konpromiso hauek errespetuzkoak, euskararen ingurukoak, jarreren ingurukoak… dira eta ikasleekin landuko dituzte irakasleek.
Datorren astean tutoreek banatuko dituzte izen-emateko orriak, eta orri hauek beteta tutoreei eman behar zaizkie datorren martxoaren 24a baino lehen, etorriko diren ikasle kopuruaren arabera antolaketa bat edo beste izango baita.
Aurrerago gaubelaren ordutegia eta martxoaren 31ko gosarirako guraso laguntzaileen berri emango dizuegu.
Anima itzazue ikasleak eta parte hartu abentura berri honetan!