Ikasle ohien topaketa

Abusu Ikastolan, ikasle ohien sarea ehuntzeko asmoa daukagu, hauek ere, bere lekua behar dutelako Abusu Ikastola osatzen dugun familian. Ikastola amaitu zutenetik, zein ibilbide izan duten, zer bizipen, nondik dabiltzaten eta beste hainbat gauza jakitea gustatuko litzaiguke. Horretarako, ikasle ohien topaketa antolatzea bururatu zaigu. Topaketa martxoaren 4ean, arratsaldeko 19etan izango da ikastolan bertan eta hainbat ekintza burutuko ditugu: - 19:00etan ongi etorria. - 19.30etan Ikastolatik bisita. - 20:00etan promozioetako argazkiak. - 20:45 mokadutxoa / pikoteoa jantokian. Guzti honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa litzateke, dena primeran antola dezagun. Izena emateko honako esteka erabilita egin dezakezue edota atxikia duzuen topaketari dagokion kartelan azaltzen den QR kodea erabilita. Ezin hobeto pasatzeko aukera eskeintzen dizuegu, animatu, izena eman eta zatozte elkarrekin!!