Ikastola guztiontzat, matrikulazio garden baten alde

Jakingo duzuenez, matrikulazio garaian bete-betean sartuta gaude eta egun korapilatsuak izaten ari dira hezkuntza komunitatean. Prozesuak egonezin handia sortu du ikastoletan eta familietan, eta gure kasuan, zenbait familiari gurean matrikulatzeko aukera ere ukatu zaie. Zehazki, hau da dugun egoera:

  • Hezkuntza Sailak ez gaitu ikastetxe guztiak berdin tratatu.
  • Ikastoloi gure plazak mugatu dizkigu baimenduta ditugunen azpitik.
  • Beraien seme-alabak gurean matrikulatu nahi dituzten familia batzuk guretik kanporatu dituzte beraientzat tokia izan arren.
  • Gurean ikasteko hauturik egin ez duten familia batzuk gurera etortzera derrigortu nahi dituzte.

Abusu Ikastolaren kasu konkretuan:

  • 3 familia utzi dituzte gure zerrendetatik kanpo.
  • Beste ikastetxe baten aldeko hautu bat egin duten beste 2 sartu dituzte Abusu Ikastolan.
  • Eta oraindik beraz, ikastolan plaza libreak ditugu.

Horren aurrean, atzo ostirala, elkarretaratzea egin genuen ikastolan, bizitzen ari garen egoera salatu eta Hezkuntza Sailari gure jarrera argi uzteko.

Matrikulazio garden baten alde, IKASTOLA GUZTIONTZAT.

 

Artezkaritza batzordea eta zuzendaritza taldea